Liburutegi publikoek 380.000 euroko aurrekontua izanen dute

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 17a, 08:36

Nafarroako Liburutegiari 100-000 euro esleituko dizkiote eta diru funtsaren gainontzeko zatia Nafarroan dauden 92 librutegien artean banatuko dute, aurten. Nafarroako Gobernuak bikoiztu egin du iazko aurrekontua.

380.000 euro izanen dituzte Nafarroako liburutegiek literatur sorkuntza eta ikus entzunezko lanak erosteko: zehatzago, Nafarroako Liburutegiaren esku egonen dira 100.000 eta gainontzeko 280.000 euroak Nafarroako liburutegi sareko zentroentzat izanen dira. 

Kontratazioak bost sailetan eginen dituzte: lehenegoan, helduentzako fikzio liburuak erosteko (65.000) euro; bigarrenean, 92.000 euro emanen dituzte, helduentzako ez-fikziozko liburuak erosteko; higarrenean, haur eta gazte literatura erosteko 56.000 euro esleitu dituzte; laugarrenean, Nafarroako liburutegiarentzat edozein motatako liburuak erosteko 65.000 euro jarriko dituzte eta seigarrenean Nafarroako liburutegiarentzako ikus-entzunezkoak erosteko 56.000 euro. 

Diru sail honetaz aparte, tokian tokiko udalek ere diru laguntza eskaintzen diete liburutegiei: 3888.368 euro, hain justu. 

Euskarazko lanak oraindik ere gutxi

Iaz, 28.589 liburu erosi zituzten liburutegi publikoek; helduentzako euskarazko liburuak 2.029 baino ez ziren izan -falta dira, dena dela, haur eta gazte literaturako liburuen datuak-. 

Liburutegi bakoitzaren esku dago zein produktu erosiko dituen erabakitzea, beti ere, "dauzkan obrak kontuan izanda eta herritarraren profilak aintzat hartuta".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!