Joan den astean argitaratu zuen Cortesko Udalak deialdia: Lau lanpostu eskaintzen ziren eta baldintza zuten gizonezko izatea. Orain, peoi izateko ezinbesteko baldintzen artean gizona izatea jasotzen zuen lan deialdia moldatu du Cortesko Udalak. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, "alkateak atzera egin du", eta deialdi berria argitaratu du, "eskakizun matxistarik gabe". Kontrol neurri zorrotzagoak eskatu dizkio LABek Nafarroako Enplegu Zerbitzuari.