LGTBIQ zentroa izanen du Iruñeak, "informazioa, arreta, babesa eta sentsibilizazioa" lantzeko, "familiekin, norbanakoekin eta eragileekin". Horrez gainera, topaketa gune bat ere izanen da.
Tokiko Gobernu Batzordeak asistentzia teknikoa eskaintzeko zerbitzua kontrata berri du, lizitazioa hutsik geratu ostean. Urtean 78.678 euroko aurrekontua ez gainditzea izanen du oinarri.
Astelehenetik ostiralera egonen da zabalik: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Internet bidez ere skuragai izanen da eta LGTBI artxiboa izanen du. Arreta sexologikoa eta psikosoziala eskainiko ditu, banakakoentzat zein taldeentzat.
Besteak beste, informazio kanpainak, koordinazio lanak eta boluntarioen dinamizazioa gauzatuko ditu. Heteroarauarekin sexu aukera edota identitate sexuala bat egiten ez duten pertsonek "bazterketa" pairatzen dutela gogorarazi du Iruñeko Udalak. LGTBI mugimenduak egindako eskaerei erantzunez jaio da zentroa.