Martxoaren 10ean izan zen 4.2ko magnitudea izan zuen lurrikara. Olaben izan zuen epizentroa eta dardara Iruñerri osoan antzeman zen, baita Gipuzkoako eta Lapurdiko zenbait herritan ere. Ordutik, magnitudez apalagoak izan diren lurrikarak izan dira. Azkena goizaldean: 2.0 magnitudeko lurrikara izan da Eguesibarren epizentroa izan duena.