Nafarroako Gobernuak gaur egin duen saioan azaldu du eremu mistoan beste 11 udalerri sartzea proposatzen duen Euskararen Legea aldatzeko proposamenaren alde dagoela; horixe eskatu dute udalerri horietako osoko bilkurek.
Lege horren 5.1 artikulua aldatzea da eskatzen dena; artikulu horrek eremu mistoa osatzen duten udalerrien zerrenda jasotzen du, eta zerrenda horri honako udalerri hauek gehitu litzaizkioke: Abaigar, Aibar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Villatuerta eta Zuñiga.
Euskararen Legeari aldaketa hori egiteko proposamena Nafarroako lurraldearen errealitate soziolinguistikoaren bilakaeran oinarritzen da, baita gaur egun eremu ez-euskaldunean dauden udalerri batzuen eskari sozialean ere; azkeneko hilabeteetan, udalerri horietako osoko bilkurak eskatzen ari dira egin daitezela legezko dagozkion ekimenak udalerri horiek eremu mistoan sartzeko, euskara beren udalerrietako berezko hizkuntzatzat jotzen baitute.