'Euskalduna naiz eta zu' auzitegietara eramanen dute UPNk eta PPk

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 6a, 14:20

Nafarroako Parlamentuak telebista saioaren kontrako adierazpena onartu du. PSNk aurkeztu du deklarazioa eta UPNren, PPren eta Ezkerraren babesa izan du. 

Euskalduna naiz eta zer? programa auzitegietara eramanen dute UPNk eta PPk; salaketa bana aurkeztu dute: erregionalistek, justizia epaitegietan eta PPk, Nafarroako Fiskaltza Nagusian. 

Barkamena eska dezan

Bestalde, barkamena eskatzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak EiTBri, Euskalduna naiz, eta zu? saioak ez baitu "errealitate instituzionala errespetatzen". Hori da PSNk aurkeztu eta UPN, PPk eta Ezkerrak babestutako deklarazioak dioena. 

UPNKo kide Carlos adanerok esan du "penagarria" dela saioa, eta, bide batez, Nafarroan, EITBri “alfonbra gorria” jartzen zaiola kritikatzeko aprobetxatu du polemika.

Geroa Bairen eta Ezkerraren deklarazioa

PSNk aurkeztutako adierazpena izan bada ere aurrera egin duena, Geroa Baik eta Ezkerrak ere gaitzespen deklarazio bat egin dute, baina ez du biderik egin. Euskalduna naiz eta zu? umore saioak "marra gorria" pasa duela adierazi du Geroa Baiko parlamentari Koldo Martinezek, "iraingarria" izan zela.

Bestela mintzatu da Ahal Duguko parlamentari Laura Perez, "Aralarko goiaingeruaren gaiarekin" zein "umore saio batekin" hautsak harrotuta, Nafarroako Parlamentuan hika mika antzuak hauspotzen direlakoan baitago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!