Kaleratuen eledun Eva San Miguelek nabarmendu zuen kaleratu guztiak emakumezkoak direla, 46 eta 60 urte bitartekoak, “eta hartara zalantzazko lan etorkizunekoak”. Bestalde, salatu zuen Eroskik iaz 2,8 milioi euroko etekinak lortu zituela, eta zabalkuntza planak dituela. “Kaleratuak birkoloka gaitzake denda berrietan, edota behar baino langile gutxiago dituztenetan”, gaineratu zuen.