Langabeziaren datuak ezagutu ditugu gaur. Otsailean 522 pertsona gutxiago izan dira lanik gabe. Langabeziaren zerrenda Nafarroan 40.720 pertsonak osatzen dute.
Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak eman du datua. Urtarrileko datuekin egin dugu alderaketa, eta joan den urteko otsailarekin eginda, 4.376 lagun gutxiago daude langabeziaren zerrendan.
Gizarte Segurantzan izen emandakoen kopurua ere argitaratu dute gaur. 263.801 herritarrek dute emanda izena horretan, duela urtebete baino %2,61 gehiagok.