Capraboko 18 emakume. Kalean geratuko dira Caprabo saltokiak itxi eginen dituztelako. Euren eskaera, Eroskik birkoloka ditzala. Joan den otsailaren 10ean jaso zuten kaleratze eskutitza eta ordutik, behin bakarrik bildu dira enpresarekin, eta langile horien eskaerak helarazteko baino ez zen izan.
Oraindik, erantzunaren zain daude. Baina gaurtik, greba mugagabean izanen dira. Hala azaldu digu LAB sindikatuko.
Greba mugagabea egitearekin batera kalean mobilizatzen segitzeko asmoa ere badute. Gaur, gazteluko plazan elkartuko dira 18:00etan.