Oinarrizko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa aurkeztu dute 1.754 hitzez osatua

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 24a, 12:47

Argazkia:@plazaberri

Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak 2011n sinatutako lankidetza hitzarmenaren emaitza da, eta Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiek, IVAPek, UZEIk eta Euskaltzaindiak parte hartu dute.

Euskara lan hizkuntza duten bost ganbera legegileek eta Euskaltzaindiak Oinarrizko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa aurkeztu dute. Akademiak eta Eusko Legebiltzarrak 2011n sinatutako lankidetza hitzarmenaren emaitza da, eta Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiek, IVAPek, UZEIk eta Euskaltzaindiak parte hartu dute.

Aurkezpenean azaldu dutenez, euskaraz lan egiten duten erakunde legegileek 35 urteetan zehar erabili izan dituzten hitz juridiko-parlamentarioek "beharrezkoa" zuten hitzieg berriak eskaintzen duen normalizazio eta estandarizazio markoa.

Nafarrako Parlamentuko presidentea Ainhoa Aznarez ere izan da aurkezpen horretan eta nabarmendu du gainerakoekin oinarrizko hiztegi hau "oinarri on bat dela etorkizunean euskaraz sortuko diren termino juridiko-parlamentario berriak finkatzeko.

Oinarrizko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa Euskaltzaindiaren web orrian izango da eskuragai, kontsultatzeko, baita erakunde legegile guztien web orrietan ere, barne erabilerarako zein erakundeen web orri horietara hurbilduko den edozeinek kontsultatzeko eta deskargatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!