UEUk martxoan eskainiko dituen bi ikastaroetarako oraindik izen eman daiteke

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 22a, 08:30
Argazkigintza digitalaren inguruko ikastaroa eskainiko da. Arg:ataria.info

Martxoaren 4an hasiko diren Psikomotrizitatea, mugimendu eta joko librea eta Argazkigintza digitala: zure reflex kamera ezagutzen ikastaroetan izena emateko azken egunak dira hauek. 

Iruñean martxoan bi ikastaro antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak. Oraindik izen eman daiteke horietan baina azken egunetan sartuak dira. Informazioa UEUren webgunean edo esteka honetan: UEUren ikastaroak

Martxoko bi ikastaroak:

Psikomotrizitatea, mugimendu eta joko librea Helburuak • Egitearen eta jolasaren plazeretik abiatuta, funtzio sinbolikoaren garapena sustatzea. • Egitearen plazeraren bidez segurtasun-prozesuen garapena sustatzea. • Haurraren jokoa eta mugimendua ulertzea eta sakontzea. • Hezitzailearen rol espezifikoa jorratzea eta integratzea. • Haurrei laguntzeko tresnak eskuratzea. • Haurrarekiko begirada zabaltzea. Nori zuzendua Irakasle, guraso, hezitzaile zein gaian interesa duen edonori. Irakasleak Maite Itoiz Oroz. Tximeleta eskola librean bidelaguna, Arte Ederretan lizenziatua. Arteterapia, Psikomotrizitate eta Heziketa Sortzailean formakuntza. Pedagogia Montessori, Sistemikan eta Entzute Aktiboan aditua. Ikastaroaren ezaugarriak • 12 orduko ikastaroa. • Tokia: Iruñea. Civivox Jus La Rocha. • Datak: martxoaren 4a, 11a eta 18a. • Ordutegia: 10:00-14:00. • Matrikula-prezioa: 84,00 euro. Informazioa eta matrikula

Argazkigintza digitala: zure reflex kalera ezagutzen Helburuak • Reflex kamera zer eta nolakoa den ikastea. • Reflex kamerak eskaintzen dituen argazki-motak ezagutzea. • Reflex kameraren eskuzko agintean erabiltzen ikastea. Nori zuzendua Gaian interesa daukan edonori. Irakaslea Esther Gamito Gómez. Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa. Argazkilaritza eta diseinu grafikoko munduan urteak darama, besteak beste, kartelak, txostenak, liburuxkak eta web-orrialdeak egiten. Ikastaroaren ezaugarriak • 8 orduko ikastaroa. • Tokia: Iruñea. UEUren egoitza. • Datak: martxoaren 4an. • Ordutegia: 9:00-14:00 / 15:30- 19:30. • Matrikula-prezioa: 56,00 euro. Informazioa eta matrikula .

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!