Sevillako zale zenbaitek "gordo" zioen bandera bat zintzilikatu zuten Sadarreko harmailan, urtarrilaren 22an Osasunak eta Sevillak jokatu zuten partidan. Eta, hain zuzen, hori da sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zuen gizonetako baten ezizena.
Hautsak harrotu zituen gertaerak: Iruñeko Udalak, Nafarroako Parlamentuak eta Gobernuak gaitzespen agiriak kaleratu zituzten.
Orain, Indakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren Kontrako Estatuko Kirol Batzordeak gertatutakoa ikertu, eta 4.000 euroko isuna proposatu du, baita leloa paratu zuten horiei Sadarrera sartzeko debekua ezartzea ere.