Real Madrilen aurkako partidan, 'Lo que de verdad importa' filmaren propaganda izanen du Osasunak elastikoan, izan ere, minbizia duten haurren alde dirua biltzen ari da pelikula hori. Pelikulak jasotako diruaren %100 Aladina Fundaziora bideratuko dute.
Prentsa ohar baten bidez, Osasunak adierazi du "esfortzu handia" egin duela, oro har kamisetan publizitaterik ez izateko, "prezioa ez jaisteko". Oroitarazi du, halaber, bi partidatan Lacturaleren irudia eraman zuela, "haren fideltasuna eskertzeko".
Oraingo honetan, pelikularen serigrafia izanen du, "gehien behar dutenak" laguntzeko. Ligak ekintza baimendu du.