Euskararen plangintzan aurrera segitzen du Nafarroako Gobernuak. Euskara Administrazioan ziurtatzea helburu duen Foru Dekretua aurkeztu du Funtzio Publikoko Mahaian. Herritarrei eskaintzen zaien arretan, "euskara ziurtatzea" xede den Dekretua osatzea da helburua. Euskararen erabilera arautzea da asmoa. "Administrazioan dauden langileen eskubideak bermatu behar dira, baina, orain arte egin ez den bezala, herritarrek euskaraz arreta jasotzeko eskubidea ere ziurtatuz", nabarmendu du Ana Ollo Erakunde eta Herritarrekiko kontseilariak.
Administrazion lanean ari diren langileen artean diagnostikoa eginen dute. "Jakin behar da, zenbat langile eman dezaketen arreta hori euskaraz". Gero, progresiboki arreta hori euskaraz ziurtatzeko aldaketak ezartzen joanen dira. Orain arte "ez da planifikaziorik inondik izan", eta "huts handiak daude euskarari begira Administrazioan".
Funtzio Publikoko mahaian proiektua jarrita, orain negoziatzeko bidea zabalik da eta herritarrek ere proposamenak egin ahal izanen dituzte. Tokiko entitateen kasuan, euren esku izanen da proiektuari atxiki edo ez.
Diagnostikoa eta planifikazioa egitera joko dute orain, ebaluazio bat lortu eta proposamenak egin ahal izateko. Orain arte ez baitira ziurtatu herritarren hizkuntza eskubideak Administrazioan.