Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Taxoareko kirol instalazioak erabiltzeko aukera zabaldu eginen da

Euskalerria Irratia 2017-01-30 13:16   Kirola  Nafarroa

Hirtzarmena sinatu dute Nafarroako Kirol Institutuak eta Osasuna Klubak. Futbol zelaiak gainerako futbol taldeek erabili ahal izanen dituzte. Gainerako kiroletarako "ekimen zehatzetarako erabilgarri" izanen dira.

Hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuko Kirol Institutuak eta Osasuna Klubak. Hala, azpiegiturak, instalazioak erabiltzeko aukera zabaldu eginen dute. Bereziki, futbolean aritzen diren gainerako talde eta elkarteei aukera emanen diete euren futbol zelaiak erabiltzeko. Ruben Goñi da Kirol Institutuko zuzendaria eta Luis Sabalza Osasunako presidenteak sinatu dute gaur goizean akordioa. 

Topaketak egiteko aukera zabalduko dela uste du Goñik. Hala, beste kiroletakoak ere egiteko aukera izanen da, baina, betiere lehentasuna izanen dute futbolarekin zerikusia izanen dutenak:

Interneteko Kirol Institutuaren webgunean eskuragarri dago informazio guztia. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa