Sadarren pankartak erakusteko Osasunaren baimena beharko dute zaleek

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 24a, 14:23

Osasunako zaleek jada erakusten dizkiote pankartak zuzendaritza batzordeari; kanpoko taldeei zuzenduriko neurria da, beraz.

Osasunako zuzendaritza batzordeak argi utzi du: Sadarren jokatzen diren partidetan, harmailetan egonen diren pankartak gainbegiratuko dituzte, azken partidan Sevilleko zale zenbaitek ustezko bortxatzaile bat goratzen sartutako pankarta eta gero.

Zaleek ez badute betetzen Osasunak ezarritako baldintza, taldearen segurtasun zerbitzuak kenduko ditu. Hurrengo partidan sartuko da indarrean araua, Malagaren kontrakoan. Astebete lehenago emanen die Osasunak kanpotik datozen taldeei neurriaren berri.

"Biolentzia goratzen duten jarrerek, arrazistek, xenofoboek eta sexistek ez dute tokirik kirol honetan", esan du Osasunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!