Sanferminetako ustezko bortxatzaileetako baten aldeko pankarta Sadarren zabaldu izana ikertzen ari da Espainiako Polizia

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 23a

Argazkia: Sare sozialetatik zabaldutako irudia.

Sevilla futbol taldeko zaleek Gordo zioen pankarta zabaldu zuten atzo, osasunaren kontrako partidan, sanferminetako talde bortxaketaren ondorioz auzipetuetako baten omenez.

Sanferminetan emakume bat bortxatu izana leporatuta atxilotuetako bati hots egiten diote Gordo, eta hain zuzen ere izen hori idatzita zeukan pankarta zabaldu zuten atzo Sevillako zale zenbaitek, Osasunaren aurkako partidan; gainera, hainbatek haren aldeko txioak zabaldu zituzten Twitterren.

Gordo delakoa Sevillaren aldeko 'Biris' zaleen taldeko kidea da. Nolanahi ere, Biris taldeak Sadarren egon ez zela ziurtatu du, agiri baten bitartez, erruduntasun printzipioa "errespetatua" izan dadin eskatzearekin batera.

Ikerketa, bidean

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegaritzaren arabera, pankartaren inguruko ikerketa abiatu eta txostena igorriko diote biolentziaren kontrako batzordeari. Horretan ari da Espainiako Polizia, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzaren arabera. 

Gaitzespen irmoa

Erabateko gaitzespena. Hori izan da nafar ordezkari politikoen jarrera: Ainhoa Aznarezek eta Joseba Asironek irmo batez kritikatu dute indarkeria matxistaren apologia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!