Nafarroako Gobernuak Ubidearen bigarren fasea egiteko asmoa "iruzurrez" betea dagoela salatu du Sustrai Erakuntza taldeak. "Canasa enpresa publikoa bizirik mantentzeko" helburua baino ez duela uste du. "Canasa egoera ekonomiko jasangaitzean dago eta aukera bakarra bigarren fasea egin eta hala Canasari ekonomikoki hornitzeko aukera dago", azaldu du. "Nafarroarengain segitu nahi dute jartzen Canasaren biziraupena".
Alternatiba guztiak aztertu gabe, eragile guztiekin hartu-emana izan gabe eta Erriberako entitate zein udalak bakarrik kontuan hartuta egindako proposamena dela iruditzen zaio Martin Zelaia Sustrai Erakuntzako kideari. "Nola edo hala Ubidea egiten segitu nahi dute Canasarekin segitzeko", azaldu du.
Ingurumenean kalte gutxiago eragiteko aukerak ere badaude uste dute. "Futbol zelaiak baino handiagoak diren azpiegiturak behar dituzte hodiak lur azpitik pasatzeko eta horrek eraginen du Erriberako natur-guneak guztiz hondatzea", salatu du Zelaiak.