Otsailera atzeratu dute Sarasateko eraikina okupatu zuten hiru gazteen kontrako epaiketa

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 11a, 10:12

Argazkia: Epaitegien aurrean auzipetuen alde egindako elkarretaratzea. / @_hIREKIn

Gaur eta atzo ziren epaile aurretik pasatzekoak, baina haien abokatuak baja eskatu du, eta otsailaren 28 arte ez dituzte epaituko. 

Urrian, Sarasate pasealekuko 13. zenbakiko eraikina okupatu zuen Hirekin kolektiboak, "oraingo merkantzia-etxebizitza kapitalista" kritikatzeko. Iruñeko Udaltzaingoak, baina, kanporatu egin zituzten. Udaltzainek hainbat gazte zauritu zituzten, Hirekin kolektiboaren hitzetan. Poliziaren bertsioak dio zenbait udaltzain ere zaurituak izan zirela. Gazteek, ordea, ukatu egin dute bertsio ofiziala, "muntaia poliziala" dela salatu eta "salaketa faltsua" dela esan.

"Argazkiek eta medikuen txostenek beti bezala haiek eman eta guk jaso genuela frogatzen dute, baina badakigu justiziaren zirkua ordena eta jabetza pribatua bermatzeko aparatuaren parte dela", esan du Hirekin eragileak, ohar baten bidez.

45 hilabeteko kartzela zigorra

Otsailaren 28an epaituko dituzte hiru pertsonak: bakoitzari 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzeaz gain, osotara 7.650 euroko zigor eskaera egin diete hiruei. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!