Asteartetik atxilotuta egon dira Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga aktibistak. Zortzi errefuxiatu karabanan Euskal Herrira ekarri nahian atzeman zituzten. Fiskalak bi delitu egozten zizkien: lehena, legez kanpoko migrazioa sustatzea, baina, etekinik ateratzeko asmoa egotea ez du ikusi epaileak, eta hortaz, delitu hori ez du aintzat hartu; bigarrena, errefuxiatuen osotasunaren aurkako arduragabekeria larria izan zitekeela-eta, epaileak esan du, defentsako abokatuak esan dio epaileari bidaia egiteko baino ez zutela autokarabana erabiltzeko asmoa.
Atxilotuen eta lekuko baten testigantza entzun ondoren, 2.000 euroko bermepean aske utzi dituzte denak. Hibai Arbide kazetariak eman du Grezian gertatzen ari zenaren berri sare sozialen bidez, harenak dira baita argazkiak ere.
Adierazpen instituzionala
Legebiltzarrak gaur hiru puntuko adierazpena onartu du: Europako Batasunak errefuxiatuekiko hartu duen jarrera salatu du eta elkartasuna adierazi die Zuloaga zein Huarteri,
Argazkiak: Hibai Arbide Arza