Greziara joan aurretik Huartek eta Zuloagak utzitako bideoa

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 30a

> Atxilotuta segitzen dute eta gaur erabakiko du epaileak behin behinean espetxera eramanen dituen edo aske utziko dituzten.  
> Fiskaltzak ez die pertsonen trafikoa leporatzen. 

Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga atxilotu dituzte Grezian, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekarri nahian zebiltzala. Gizarte mugimendu askoren babesa duen «desobedientzia ekintza bat» izan da. Greziako epailearen aurretik pasako dira biak datozen orduetan. "Bidaiatzeko dokumentazio egokirik ez zuten pertsonak garraiatzea" egotzi diete. Huarterekin eta Zuloagarekin kontaktuan jartzerik izan duten ekintzaileen arabera, "ongi" daude biak ala biak, eta haien kezka nagusia zen haiekin batera zihoazen errefuxiatuei zer gertatuko ote zitzaien.

Gizarte mugimendu, alderdi eta sindikatu ugarik bat egin dute Huarteren, Zuloagaren eta gainerako ekintzaileen asmoekin. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak azaldu dute "ulertu" egiten dutela euskal herritar askoren "haserrea eta desadostasuna", baina ez dator bat bi ekintzaileek salaketa egiteko erabilitako moldearekin. Beste zenbait eragilek, berriz, bat egin dute atxilotutakoekin. Agerraldian EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza eta alderdi eta sindikatu askok ere agiriak plazaratu dituzte atxilotuei elkartasuna adierazteko.

Elkartasun oldea

Iruñean 18:00etan izanen da elkarretaratzea udaletxeko plazan. Bihar ere eginen dituzte mobilizazioak. 

Erlazionatuak

Bi aktibista atxilotu dituzte Grezian errefuxiatu talde bat Euskal Herrira ekartzen ari zirela

Erabiltzailearen aurpegia IOSU ALBERDI ATXURRA @atxurraa | UNAI BREA @unaibrea 2016 abe 28 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!