'Zirkorrika' abestiak alaituko du aurtengo Korrika, zirku doinuekin

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 15a, 08:14

Uxue Alberdirenak dira hitzak eta Xabier Zabalarena musika. Musikarien artean, izen ezagun asko: Petti, Izaro, Napoka Iriako Miren Narbaiza, Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza, Afuko Oihana Fernandez...

Trapezistak, akrobatak, ilusionistak, hizkuntzaren malabaristak... zirkuaren munduaren bueltan egituratzen da 20. Korrikaren aurtengo kanta. Uxue Alberdi bertsolariak sortu du letra.

Zabalak berak esan du "Errumaniako doinuak" dauzkala kantak, eta "ilusionatzeko" dagoela egina, korrikaldiaren pausoa laguntzeko. "Doinu balkanikoak" dakartza kantak gogora: "bizia eta alaia" da.

Izen ezagun ugari

Kantarien artean, izen ezagun anitz: Petti, Izaro, Napoka Iriako Miren Narbaiza, Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza, Afuko Oihana Fernandez...

Musikari dagokionez, Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote, Oreka TXko sortzaileekin batera.

Nomada da korrika

Oreka TXko Arkaitz Martinez de San Vicente da zuzendari artistikoa, eta hark adierazi du "ekimen nomada bat" dela korrika, "joan etorria" iradokitzen dio.

Apirilaren bederatzian amaituko da Korrika Iruñean eta festa handia antolatzen ari da AEK.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!