Abel Barriola: "19 urteren ondoren, binakako txapelketaren ondoren uztea erabaki dut"

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 4a, 20:28

Gaurko agerraldian beste pilotarien babesa izan du Barriolak. Arg:@joxerrasenar

Leitzako pilotariak Jokin Altunarekin jokatuko du binakako txapelketa. Aspek beste urte bat eskaini dio baina barriolak uztea erabaki du. Txapelketa amaituta apirilaren 16an omenaldia eginen zaio. 

Pilota utzi eginen du Abel Barriolak. Lehenago hori bai, binakako txapelketan hartuko du parte. Jokin Altuna izanen du bikote. "19 urteren ondoren pilota uztea erabaki dut", hitz horiekin iragarri du agerraldian gaur Iruñean. "Altunarekin aritzea ohorea izanen da niretzat, belaunaldi berriko jokalari handia da", esan du. Aspek beste urte bat eskaini dio baina barriolak uztea erabaki du. Txapelketa amaituta apirilaren 16an omenaldia eginen zaio. 

Abel Barriolari buruzko informazioa, wikipediatik hartua:

Abel Barriola Ezkurra, pilota arloan Barriola deituraz ezaguna, (LeitzaNafarroa Garaia1978ko maiatzaren 18aesku huskako pilotariprofesionala da. Atzelari aritzen da, eta Aspe enpresarekin du kontratua. Estatistika ofizialen arabera, 1,85 m luze da, eta 88 kg pisatzen du. Esku huskako pilotarien artean, hiru txapelketa nagusiak (buruz burukoabinakakoa eta lau eta erdikoa) irabazi dituzten bakanetakoa da.

Profesionaletan, estreinako partida 1998ko otsailaren 22an jokatu zuen, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hurrengo urtean, bigarren mailako buruz buruzko txapeldunordea eta binakako txapelduna izan zen. Gorabehera handiko bi urteren ondoren, 2001ean bere lehen mailako lehen txapela jantzi zuen, lau eta erdiko txapelketa irabazita. Bere joko sasoi onarekin jarraituz, hurrengo urtean lortu zuen bere karrerako garaipenik garrantzitsuena, buruz buruko txapelketa nagusian. Urte hartan bertan, 2002an, Nafarroako lau eta erdiko txapela ere jantzi zuen. 2007an eta 2008an ere buruz buruzko txapelketaren finalera iritsi zen, baina batean Olaizola II.a eta bestean Bengoetxea VI.a nagusitu zitzaizkion.[1]

2011n, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko finala jokatzeko eskubidea lortu zuen, baina eskubide hori ukatu zioten enpresek. Xalarekin batera Abel Barriolak jokatu beharko zukeen final hura, baina enpresek Barriolari ez zioten astebeteko atzerapena eman, lesio batetik sendatzeko. Aurretik eta ondoren izan diren finalista lesionatuei, ordea, onartu diete halako atzerapena, eta Barriola horrela baztertu izanak haserre handia sortu zuen pilotazaleen artean.

Kirol lorpenak

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!