Sanferminetako talde bortxaketako bostak auzipetu ditu Nafarroako Lurralde Auzitegiak

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 24a, 09:37

Instrukzio epailearen erabakiarekin bat egin, eta akusatutako batek jarritako helegitea atzera bota du.

Sanferminetako talde bortxaketarengatik atxilotutako bosten auzipetzea berretsi du Nafarroako Lurralde Auzitegiak, horietako batek aurkeztutako helegiteari izkin egin, eta instrukzio epailearen erabakia babestuta. Aurrera jarraitzen du auziak, beraz, irmoa baita sententzia.

Neskaren testigantza "koherentea" izan dela jakinarazi du Auzitegiak, bai eta grabazioen edukiek "bermea" ematen dietela ere.

Detailerik ez da falta

Auzitegiaren txostenean, bortxaketaren inguruko xehetasunak zabaldu ditu auzitegiak, esaterako zer nolako jarrera izan zuen erasotutakoak bortxaketaren unean eta erasotzaileak ezagutzen zituenetz. Gisa horietako datuak dira gero akusatuak errudun ote diren erabakitzeko garaian baliatuko dituenetako batzuk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!