Castejon-Iruñerria zatia baino ez du barnebiltzen Espainiaren eta Nafarroaren arteko AHTaren inguruko itunak; "zaharkituta" dago: bidaiarien garraioa besterik ez baitu aintzat hartu, ez merkantziena, ezta BEZaren aldaketa ere; hori gutxi balitz, proiektuak ingurugiroan izan dezakeen eragina ere ez du kontuan izan.
Horiek dira Nafarroaren eta Espainiaren arteko AHTaren inguruko hitzarmenak dauzkan gabeziak, Kontuen Ganberaren txostenaren arabera.
AHTaren lanek segituko ote duten jakiteko erantzun "argiagoa" galdegin du, halaber ganberak. Espainiak 44,5 milioi euro zor dizkio Nafarroari, gainera, eta Nafarroak, ildo berean, 86 milioi gastatu ditu.
Oparoaldi garaiko proiektua
"Errotik aldatu den oparoaldi ekonomikoaren garaian planteatu zen" egitasmoa, eat "sdministrazioen arazoek, defitarekiko Europaren betebeharrek, eta zorrak inbertsioan eragina izan dute, mantsotzen eta zati batzuk geratzen".
Eta orain zer?
2 bide dauzka Nafarroak. Bat, obrarik ez egitea eta AHTaren etorkizuna Espainiaren esku uztea. Bi, hitzarmen berri negoziatzea. Berritzekotan, "azterketa serioa" egin beharko luke Nafarroako Gobernuak, Kontuen Ganberaren aburuz.