Osasunak Enrique Martin entrenatzailea kargutik kendu du

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 8a, 08:42

Osasunako entrenatzaile ohia, Enrique Martin Monreal. Arg:eitb.eus

Momentuz, talde gorritxoak ez du entrenatzaile berria ezagutzera eman. Joaquin Caparros, Luis Garcia Plaza eta Pepe Mel dira Martin Monreal ordezkatzeko azaldu diren izenak. 

Osasunak Enrique Martin Monreal entrenatzaile kargutik kendu du. Zuzendaritza Batzordea astelehen honetan batzartu da Sadarren eta lehen taldeko entrenatzailea botatzea erabaki du. Enrique Martin Madrilen egon da ekitaldi baten eta telefonoz eman diote erabakiaren berri.

Momentuz, talde gorritxoak ez du entrenatzaile berria ezagutzera eman eta bigarren taldeko entrenatzailea den Alfredo Sanchezek zuzenduko du astearte honetako entrenamendua Taxoaren.

Joaquin Caparros, Luis Garcia Plaza eta Pepe Mel dira Martin Monreal ordezkatzeko azaldu diren izenak. Petja Vasiljevic kirol zuzendariak esan duenez, "Caparros bilatzen ari garen profilean sartzen da", esan du prentsaurrekoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!