Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Osasunak Enrique Martin entrenatzailea kargutik kendu du

Euskalerria Irratia 2016-11-08 08:42   Kirola  Nafarroa

Momentuz, talde gorritxoak ez du entrenatzaile berria ezagutzera eman. Joaquin Caparros, Luis Garcia Plaza eta Pepe Mel dira Martin Monreal ordezkatzeko azaldu diren izenak. 

Osasunak Enrique Martin entrenatzailea kargutik kendu du
Osasunako entrenatzaile ohia, Enrique Martin Monreal. Arg:eitb.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Osasunak Enrique Martin Monreal entrenatzaile kargutik kendu du. Zuzendaritza Batzordea astelehen honetan batzartu da Sadarren eta lehen taldeko entrenatzailea botatzea erabaki du. Enrique Martin Madrilen egon da ekitaldi baten eta telefonoz eman diote erabakiaren berri.

Momentuz, talde gorritxoak ez du entrenatzaile berria ezagutzera eman eta bigarren taldeko entrenatzailea den Alfredo Sanchezek zuzenduko du astearte honetako entrenamendua Taxoaren.

Joaquin Caparros, Luis Garcia Plaza eta Pepe Mel dira Martin Monreal ordezkatzeko azaldu diren izenak. Petja Vasiljevic kirol zuzendariak esan duenez, "Caparros bilatzen ari garen profilean sartzen da", esan du prentsaurrekoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa