Sarasate pasealekuko eraikinaren utzaraztea salatzeko manifestazio eginen du Hirekin-ek larunbatean

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 10a, 14:36

Argazkia: Hirekin mugimenduko kideak, gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.

Iruñeko Udalari galdegin diote utzaraztean gertatutakoa argitzeko, baita, astea amaitu aurretik, gaiaren inguruko "jarrera zehatza" adierazi dezan ere.

Prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Sarasate Pasealekuko eraikinaren okupazioa bultzatu zuen Hirekin taldeak, eta Iruñeko Udalari utzaraztean pasatakoak "argitzeko" eskatu dio. Halaber, "ardurak politikoak" exijitzearekin bat, "jarrera zehatza" erakuts dezan die egin dio udalari.

Etxebizitza-merkantziaren aurka eginen du Hirekin taldeak, gaur bertan kolektiboko bi kidek jakinarazi dutenez: "Etxebizitza ez dugu eskubide gisa ulertzen, oinarrizko behar gisa, baizik". Are zehatzago esplikatu dute: "Bizitoki bat izateko behar sozial eta kolektiboa bultzatzeko xedea ikusten dugu, baita egungo salerosketa ereduarekin bukatzekoa ere".

Etxebizitza sozialak eta babes ofizialekoak "partxeak" dira. Hori da kritikatu dutena, izan ere, "bake soziala" mantendu baino ez dute egiten, beti ere, "etxebizitza-merkantzia" ereduari segika.

Horregatik, "desjabetze medio gisara" defendatu dute okupazioa; azken helburu bezala kolektibizazioa izanen duen tresna bezala. Ildo horretatik, "kontra botere espazioak" eraikitzen segituko dutela jakinarazi dute, dinamika "gainontzeko auzo eta herritara zabaltzen".

Atxilotutakoei karguak kentzeko exijitu dute manifestazioa iragartzearekin bat. Mobilizazioa larunbatean izanen da, hilaren 15arekin, 12:00etan, Nabarreriatik aterata.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!