UPNren garaian abandonatutako ondare arkeologikoa aurkitu dute Iruñeko udal biltegietan

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 9a, 13:54

Argazkia: udal biltegietan abandonatutako materiala.

Erromatar garaiko, Erdi Aroko eta Aro Modernoko aztarnak dira bazter batean zeudenak. San Frantzisko plazako lur azpitik atera zituzten 1992an, aparkalekua eraikitzerakoan.

"Identifikatu eta katalogatu gabeko objektuak" dira Joseba Asiron Iruñeko alkatearen hitzetan, udal biltegietan aurkitutakoak: hamalau kutxa topatu dituzte. "Ez zeuden gordeta kontserbazioa egoera ona bermatzeko moduan", zorrotz mintzatu da alkatea.

Katilua, pertzak, botilak, zeramika, platerak, aizkora bat... Horiek dira bazterrean zeuden objektuetako batzuk. Ez zeuden material arkeologikoa gordetzeko biltegi batean, baizik eta hondakinak biltzeko batean.

Hogeita lau urte ahantzita

1992an egin zituzten obrak San Frantzisko plazan, aparkalekua sortzeko. Ordudanik, urteak daramatzate "egurrezko armairu batean botata, egunkari paperean bilduta eta ordenarik gabe".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!