Osasunaren etxeko partidak zuzenean eskainiko ditu Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 16a, 13:24

Taxoareko Hitza webguneko Eñaut Agirrebengoak eta Iñaki Berastegik eginen dute kontakizuna

Ekainean Osasunak Lehen Mailara igotzea lortu zuenetik, entzule askok galdetu digute, aurrez-aurre zein sare sozialetan, datorren denboraldian norgehiagokak zuzenean eskainiko ditugun. Heldu da itaunari erantzuteko tenorea: bai. Etxeko partidak zuzenean eskainiko ditugu, baina estilo berri batekin; izan ere, Gazteluko plazako taldeak nola Irrintzi dorreko irratiak harrobiaren aldeko apustua eginen du.

Euskalerria Irratiko Etxeberriak, Irigibelek eta Martinek erretiroa hartuko dute. Hau da, Asier Azpilikueta, Aritz Ibañez eta Juan Kruz Lakasta jubilatu eginen dira. 2000 urtetik 2014ra haiek egin zituzten kontakizunak. Taldea Bigarren Mailara jaitsi zelarik utzi zuten. Gora baloia, gora Osasuna eta gora zuek.

Nolanahi ere, bada garaia gazteek lekukoa hartzekoa. Taxoareko Hitza webguneko Eñaut Agirrebengoak eta Iñaki Berastegik eginen dute etxeko partiden kontakizuna Lehen Mailako ibilbide berrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!