Aldi baterako erretiratuko da Irujo bihotzeko gaitz batengatik

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 13a, 11:41
Argazkia: Juan Martinez de Irujo. / aspepelota.com

Hiru hilabete geldirik eman ostean, prentsaurrekoa eskaini du gaur pilotariak; aurrerantzean jokatzeko asmotan badago ere, momentuz ez da pilotan ariko.

"Bihotzeko gaitz bat aurkitu didatela iragarri nahi dut". Argi eta garbi mintzatu da Juan Martinez de Irujo pilotaria, gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.

Hiru hilabete igaro osetan kantxa zapaldu gabe, gaur osasun arazoengatik dela argitu du. Binakako txapelketan eskuin eskuko hatz bat hiru tokitatik hautsi zuen. Orduz geroztik ez da pilota aritu.

Aurrerantzean jokatzeko asmotan dagoela ziurtatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!