Prozesio eguna izan zen atzokoa, eta Iruñeko kaleak bete egin ziren. Bertaratutakoen artean, gaitzespen oihuak baino, txaloak izan ziren nagusi, aldaketaren gobernuko kideak igarotzerakoan bat.
Prozesioak ohiko bideari jarraitu zion: politikariak, Iruñeko artzapezpikuak, udal korporazioa, eskoltak... denak zeharkatu zituzten alde zaharreko kaleak.
Zinegotzi batzuk ez ziren joan
Gatazka iturri da ea politikariek prozesiora joan beharko ote luketen. Aurten, Aranzadiko hiru zinegotziak; Bilduko bost zinegotzitako bi -Maider Beloki eta Patricia Perakes-; Ezkerrako Edurne Egino; eta Geroa Baiko Itziar Gomez ez dira mezara joan.
Jotak eta kantak
Unetxoz beteta egon ohi da prozesioa. Txantreako Santiago Koralak Al glorioso sanfermin kanta abestu zuen, lehen geldialditxoan; bigarrengoan, Agur jaunak entzun zen, txistuen laguntzaz.
Oro har, arazorik gabe gauzatu zen prozesioa, beraz. Kuria kalea izan zen puntu zailena: izan ere, bertaratutakoek OPUSen eta erregionalisten kontra egin zuten oihu, ohiko bihurtu den zalaparta sortuaz.