Administrazio garbiagoak nahi ditu Nafarroako Gobernu berriak. Hori dela eta, Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa sortzeko asmotan dabil. Aurreneko urratsa eman du jada; izan ere, lege proposamena erregistratu berri dute.
Lau zehar lerro izanen ditu: prebentzioa, ikerketa, ustelkeriaren aurkako neurrien azterketa, kontrola eta ustelkeria salatzen dutenei babesa ematea.