Txupinazoa tokiko hedabideen festa izanen da. Euskalerria Irratiak eta NTBk elkarrekin emanen dute sanferminen hasierako ekitaldia, Sanfermintza saio berezian. Euskalerria Irratiko Maialen Huartek eta Juan Kruz Lakastak kontakizuna eginen dute. NTBko Amaia Nadalek kale konexioak eginen ditu. Eta telebista iruindarrak irudiak jarriko ditu. Propioak eta utzitakoak, ETBk baimena eman baitio bere lu kamerarenak erabiltzeko.
Emanaldia irratiz gozatu ahal izanen da FMko 98.3an. Baita telebistaz ere, NTBren sintonian. Hori gutxi bailitzan, Berria-k bideo streaming-a eginen du, Udaletxe plazan kamera bat jarriz eta haren irudiak Euskalerria Irratiaren kontakizunarekin uztartuz. Bestalde, 11:50 aldera, Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiek irrati iruindarraren emisioarekin bat eginen dute.