Sanferminak bertsotan izenburupean kartela argitaratu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak saio guztiak iragartzeko. Sarai Robles, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Miekl Lasarte, Julen Zelaieta, Jon Maia, Amets Arzallus... entzute handiko sortzaileak gonbidatu dituzte.

Horrez gain, Zaldiko Maldikon, uztailaren 10ean Sustrai Colina eta Jon Maia ariko dira, 20:30ean.