Ez dakite zergatik, baina aurtengoan ez dira beste batzuetan bezainbeste beteko hotelak sanferminetan. %90ko eta %80ko okupazioa egonen da 6an, 7an, 8an eta 9an, gero, apalagoa izanen da portzentaia. Iazko datuekin alderatuta, zortzi eta sei puntu artean jaitsi da.
Hoteletako erabiltzaileei dagokienez, gehienak atzerritarrak dira, asko AEBetatik etorritakoak, hoteletako kudeatzaileen hitzetan. Prezioen kasuan, denetatik dago: maila altuko lokaletan 600 eta 300 euro arteko tasa dute logelek gau bakoitzeko.
Aterpetxeen eta ostatuen okupazio tasa ere altua da hastapenean, eta baxuagoa azken txanpan. Merkeagoak dira gisa horretakoak, 20 euro inguru balio du gauak.