Asteazkenean batera bazkaldu zuten Espainiako errege erreginek eta Barkos lehendakariak, haren aburuz, "logikoa eta normala" izan zen otordua egitea. Hautsak harrotu ditu hitzorduak, ordea: EH Bilduk egiteko "inongo beharrik" ez zegoela esan dio Barkosi.
"Oso lasaia" izan zen bazkaria eta "askotariko gaien inguruan" hitz egin zuten. "Nafarroako gastronomiaren irudikapen bikaina" izan zen, "baina austeritate logikoaren barrukoa". Tratua, "adeitsua" izan zen.
EH Bilduren ustetan, ez zegoen zertan egin, eta, horregatik, galdera erregistratu du parlamentuan. Sortu bisitaren kontra azaldu da, eta iritzi artikulua argitaratu zuen orain bi egun Berria egunkarian.