Uztailaren 1ean sartu zen indarrean puntu bidez auto gidabaimena. Urteurrenaren karietara, datuak argitaratuko ditu Trafiko Zuzendaritza Orokorrak, zigortutakoen zenbatekoekin: Nafarroan, 117.352 gidarik galdu dituzte puntuak.
Azpimarratzekoa da generoen arteko aldea: zigortutako %71 gizonezkoak dira, alegia, 83.252; 34.100 baino ez, emakumezkoak. Hau da, arau hausleen heren bat da gizonezkoa. Puntuen zenbatekoei dagokienez, 83.252 gizonek 478.135 puntu galdu dituzte; 34.100 emakumek, 134.303.
Espainian ere errepikatu egiten da datua: bost milioi gizonek galdu dituzte puntuek eta bi milioi emakumek.