"Ahal den neurrian" Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdietara ez joateko eskatu du exekutiboak, beti ere gertatutakoa oso larria ez bada. Hala, saturazioa ekiditea da asmoa.
Zentroz zentroko informazioa
Tokian tokiko informazioa zabaldu dute, herritarren mesederako.
Lehen Mailako Arreta sareari dagokionez, Iruña eta Iruñerriko osasun-zentroek (Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Sarriguren, Atarrabia eta Zizur Nagusia) egunero irekiko dute, 08:00etatik 15:20 arte, ostegunean, hilak 7, eta asteburuan izan ezik (9 eta 10); egun horietan itxita egonen dira.
Zentro horiek itxita daudenean, Opitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuak artatuko dituzte honako zentro hauetan:
- Egunero, 15:00etatik 20:00ak arte, Ermitagaña eta Arrotxapeako osasun-zentroetan (Iruñean biak) eta Burlatan. Uztailak 7, 9 eta 10ean, zentro horiek 08:00etatik 20:00ak arte irekiko dituzte ateak.
- Egunero 24 ordutan, festa-egun guztietan, San Martin Doktorea anbulatorioan (San Fermin kalea, 29), eta urtebete gehiagoz, erreferentziako zentro bihurtuko da haien esparruan dauden helduen osasun-larrialdiak artatzeko. Zentro honetako larrialdiko pediatria-arreta lanegunetan 15:00etatik 20:00etara egingo, eta jaiegunetan 08:00etatik 20:00etara.