Sanferminak 2016

Txupinazoa eta entzierroak ikusteko udaletxera gonbidatuko ditu elkarteak Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 28a, 08:59

Ezgaitasunen bat dutenak, pentsiodunak eta jubilatuak izanen dira eraikinean egon ahalko direnak. Orain arte, kazetariak, politikariak eta gonbidatu bereziak baino ezin ziren egon.

Txupinazoa bizilagunen elkarteek eta udaleko langileek ikusi ahalko dute udaletik, "udalak eskertu nahi duelako irabazi asmorik gabe auzoaren alde lanean dabiltzan horien lana".

Entzierroei dagokienez, Seminario etxetik, jubilatuek, aniztasun funtzionala dutenek eta jubilatuek ikusi ahalko dituzte.

"Sanfermin irisgarriagoak" eraiki nahi dituzte udal ordezkariek era horretan; gainera, ahalik eta eragile gehien gonbidatzen saiatu dira, bai eta ahalik eta lagun gehien jasotzen espazio bakoitzean.

Aniztasun funtzionala dutenekin lan egiten duen Cermin elkartearen laguntzari esker, hainbat balkoi egokituko ditu udalak, aulki gurpildunean daudenak sartu ahal izateko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!