Sanferminen atarian, aurreko urteetako hainbat datu berritzen ari dira, aurtengoei ere neurria hartu asmoz. Oraingoan, Poliziak egindako atxiloketen zenbakiak kaleratu dituzte.
Espainiako Polizia izan zen 2015ean pertsona gehien atxilotu zituena, 64, hain justu: hamabost lapurretengatik, zortzi droga trafikoarengatik, bost tratu txarrak zirela eta, bi indarra erabilita lapurtzeagatik, beste bat indarra eta mehatxua erabilita lapurtzeagatik, bat iruzur egiteagatik eta hamasei atzerritar legea aplikatuta.
Foruzaingoari dagokionez, 45 lagun atxilotu zituen. Gehienak lapurretengatik (hemeretzi), beste asko errepideko segurtasuna medio (hamar) eta lau erresistentzia eta desobedientzia leporatuta. Horiez gain, bi hartu zituzten atxilo lapurretengatik, bat desordena publikoa eragiteagatik, beste bat lesioengatik eta zehaztu gabeko beste zortzi.
Azkenik, Udaltzaingoaren kasuan, 63 harrapatu zituen, zehaztu gabeko arrazoiengatik.