Xendrak, txisturako musika berria

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 27a

Xendrak taldeko kideek grabatu duten lana aurkeztu digute eta zuzenean entzun ahal izan ditugu. Lesaka hiria biribilketaren moldaketa adibidez, bideoan entzungai. Diska Crowdfunding-aren bidez eskuratzen ahal da. 

Zerbait desberdina, berria eta entzungarria egiten dutela azaldu digute Xendrak taldekoek, eta hori entzun ahal izan dugu zuzenean gure estudioetan. Aitor Urkiza, Xabier Olazabal, Alfonso Iturria, Urko Arozena eta Carlos Peñaranda musikariak izan ditugu, bi txistu, silbotea, perkusioa eta Txilibitua. Formazioan Leyre Lisarri eta Endika Gutierrez ere badira. Honen egilea Urtzi Iraizoz Remiro konposatzaile nafarra da. Txistuaren inguruan produkzio gutxi dagoela dio berak, eta ekarpen hori egin nahi izan dute zerbait desberdina eta berria eginez. Diska dagoeneko grabatua dute. Prestatzen ari diren zuzeneko aurpezken handia eta diska bera finantziatu ahal izateko Crowdfunding-a egiten ari dira. datorren ekainaren 30 arte izanen da aukera Xendrak taldearen diska berria Crowdfunding-aren bidez eskuratzeko honako helbidean: www.vkm.is/xendrak    

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!