"Aldaketaren Gobernua, emaitzen ondotik, zegoen bezala gelditzen da. Izandako hauteskundeak Espainiakoak izan dira, ez Nafarroakoak; estrapolazio arriskurik ez dut ikusten hemen", azpimarratu du.
Haren alderdia ere jarri du erdigunean, galdutako botoen karietara. "Ez dute aldaketaren aurpegia ikusi Geroa Bain sinesten zuten askok", ziurtatu du.