Ruiz: "Bilduk hausnarketa egin behar du, ez bakarrik kanpainari begira, baizik indar soberanista bezala"

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 27a

Argazkia: Bakartxo Ruiz, Nafarroako Parlamentuan. / parlamentonavarra.es

Helburua bete gabe, baina "egindakoarekin kontent" dago EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Euskalerria Irratian adierazi duenez, nahiz eta "boto abertzaleari" ez dioten "eutsi".

"Pozik gaude egindako kanpainarekin, jendearen lana eta konpromisoagatik, auzolana eta beroarengatik. Lasaitasun horrekin gelditzen gara", adierazi du Ruizek.

Gero, diputatua lortu ez izanaren inguruko hausnarra gauzatu du. "Faktore asko egon daitezke, gure esku ez daudenak asko. Oinarria eta militantziarekin hitz eginda, bagenekien halakorik gerta zitekeela. Gure esku zegoena egin dugu".

Ahoan bilorik gabe jakinarazi du xedea ez dutela bete, eta, hala ere, baikor mintzatu da. "Helburua bete ez, baina, egindakoarekin kontent gaude. Kontsolamenduak ez gaitu asetzen, EH Bilduk hausnarketa sakona egin behar du, ez bakarrik kanpaina bati begira, baizik, indar soberanista bezala".

Autokritikak ere izan du tokirik: "Boto abertzaleari ez diogu eutsi".Eta testuinguru orokorraren argazkia egin du hautagai izandakoak. "Nafarroan, erregimenaren indarrek igo dutena, bat datoz Espainiakoek lortu dutena".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!