Belako tuneletan ebakuazio galeriak eginen dituzte 2018rako

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 27a

31 udalek Belate eta Almandozko tunelek "arrisku handia" dutela salatu ostean, eta Nafarroako Gobernuak "konponbide osoa" jartzeko baliabiderik ez duela esan eta gero, iragarri dituzte obrak.

Ebakuazio galeriak eraikiko dituzte 2018rako Belate eta Almandozko tuneletan, Europako Segurtasun Arautegiari men egin asmoz. "Epe motzeko konponbidea" baino ez da Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailearen hitzetan, ez baitu arazo bere osotasunean konponduko. Bada zerbait, ordea.

Nolanahi ere, egungo aurrekontuei begira, ez dirudi bi urte barru guztiz bukatuta egonen liratekeenik obrak; 2019ra atzeratu daitezkeela ere adierazi du exekutiboak.

20 eta 30 milioi euro arteko aurrekontua beharko dute lanek. Larrialdi kasuetan erabili ahalko liratekeen bideak dira eginen dituztenak, esaterako, anbulantziak edota istripuak artatzeko ibilgailuak pasatzeko.

Konponbide osoa

Tunelak bitan banatzea litzateke "konponbide osoa", baina horrek 200 milioi euroko kostua izanen luke, eta, beraz, "oso garestia" da horri aurre egitea, gobernuaren aburuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!