Ez dira seguruak Belate eta Almandoz lotzen dituzten tunelak. "Arrisku handia" dutela uste dute 31 udalerrik, eta kezkatuta azaldu dira. Honako hauek dira konponbideak jarri behar direla uste dutenak: Atarrabia, Burlata, Baztan, Ezkabarte, Olaibar, Odieta, Ultzama, Esteribar, Anue, Lantz, Basaburua, Bertizarana, Doneztebe, Elgorriaga, Zubieta, Ituren, Eratsun, Ezkurra, Saldias, Beintza Labaien, Oitz, Urroz, Donamaria, Sunbilla, Igantzi, Arantza, Etxalar, Lesaka, Bera, Urdazubi eta Zugarramurdi.
Iaz, epaitegiek 500 metrotik gorako tunelak arriskutsutzat jo zitzaten instantzia aurkeztu zutela gogoratu dute udalerriek. Analisi horrek zioen azpiegiturak ez zirela "seguruak" eta "neurriak" hartu behar zirela hobetzeko.
Salaketa ere egin dute: urtebete pasata ez Nafarroako Gobernuak, ez eta tunelen segurtasun arduradunek ez dute urratsi egin horren bueltan.
Gauzak horrela, tunelak erabiltzen dituztenek sufritzen duten "segurtasun falta" kritikatu dute berriki 31 udalerriek, eta "egungo segurtasun kudeatzaileei" leporatu diete errua, hobekuntzak eskatzearekin bat.