Belateko tunelek "arrisku handia" dutela salatu dute 31 udalek, eta neurriak eskatu dizkiote exekutiboari, are zehatzago, "egungo segurtasun kudeatzaileei" leporatu diete errua, hobekuntzak eskatzearekin bat.
Geldi dago egoera, ordea. Nafarroak ez du obrei erantzuteko baliabide ekonomiko nahikorik. Hori da Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azpimarratu duena. Gobernutik "ikertzen" ari dira zer egin tuneletako segurtasun faltarekin.
Bi aukera daude mahai gainean. "Onena" litzatekeen hori, behin betikoa: tunelak bitan banatzea, 200 milioi euroko kostuarekin. Behin behineko konponbidea ere badago: 25 eta 30 milioi euroko kostua izanen lukeen ebakuazio galeria.
Nafarroako Gobernuak, abenduan, tunelen azpiegitura hobetzeko zortzi milioi euroko aurrekontua onartu zuela gogorarazi du Ollok, flotazio marra hobetzeko xedez, hori baitzen "premiazkoena", eta, dena dela, "epe motzeko konponbidea" baino ez da izan.
"Epe ertain eta luzerako konponbidea oso garestia izanen da", azpimarratu du bozeramaileak.