Torturaren kontrako muralak berregin dituzte Uharten eta Berriozarren

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 23a

Ezezagunek egin zieten eraso: Berriozarkoa beltzez zirriborratu eta Uhartekoan Espainiako bandera margotu zuten.

Auzolanean txukundu dituzte berriz bi muralak, erasotuak izan eta egun batera baino ez.

Aztnugal kanpainaren karietara egindako muralak ziren biak. Apirilean, Guardia Zibilak hainbat lagun atxilo hartu zituen Burlatan, tortura salatzeagatik, eta atxiloketa horiek eta tortura kasuak salatzeko mugimendua zabaldu zuten Euskal Herrian. hori dela kausa, herri mordoxka batean gauzatu zituzten muralak, tartean, Berriozarren eta Uharten.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!