Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea egin du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 22a

Argazkia: Nafarroako Parlamentuko kideak, gaurko elkarretaratzean.

Atzo Gasteizen hildako emakumea oroitarazi dute, parlamentu aurrean minutu bateko isilunea eginez.

Era berean, biolentzia matxista errefusatu du osoko bilkurak. Irailaren 17an erabaki zuen osoko bilkurak hilketa bakoitza gaitzesteko elkarretaratzea egitea.

Hala, indar politiko guztiek "atsekabea eta gomuta" azaldu dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!