Haur eskoletan hizkuntz hautuak zeintzuk diren jakiteko inkesta eginen du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 22a

Argazkia: Iruñeko haur eskolen aldeko elkarretaratzea.

"Hezkuntza eta gizarte errealitatea ezagutzea" da udalaren helburua, horregatik hizkuntz hautuaz gain, hezkuntza eredua, kalitatea, azpiegitura, elikadura eta prezioak ere aztertuko ditu.

800 inkesta izanen dira haur eskolen egoeraren erradiografia egiteko lagina. Bi euskarazko haur eskolen karietara gatazka piztu ostean, gurasoen zein hizkuntzaren alde eginen luketen jakin nahi du. Baina baita hori baino gehiago ere: hezkuntza eredua, kalitatea, azpiegitura, elikadura eta matrikulen prezioen ingurukoak ere ikertuko ditu.

Horretarako, batetik, 0 eta 3 urte arteko haurrak dauzkatenekin telefono bidezko inkestak gauzatuko ditu Taller de Sociologia enpresak, gizarte ikerketatan espezializaturiko eragilea, eta hainbat faktore izanen ditu kontuan: auzoa eta adina, esaterako. Bestetik, jada haur eskoletan ikasten ari diren familiei pasako die inkesta bera, zenbait esparru gehituta.

17.545 euroko kostua izanen du inkestak.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!